Cambia tu Mundo de Empieza por Educar | ZER DA ZURE MUNDUA ERALDATU?
Empieza por Educar, ExE, aprendizaje y servicio, STEM, SAP
15773
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15773,ajax_fade,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,qode-title-hidden,side_area_uncovered_from_content,qode-theme-ver-10.1.1,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive

ZER DA ZURE MUNDUA ERALDATU?

ZURE MUNDUA ERALDATU (edo ZME)  Ikasketa-Zerbitzu (gaztelaniaz, Aprendizaje-Servicio) metodologia erabiltzen duen proiektu didaktikoa da. Madril, Bartzelona eta Euskal Herriko hainbat txokotako eskola zein institututan martxan dagoen proiektua dugu honakoa. ZURE MUNDUA ERALDATUren helburua, ikasleek, taldean lan eginez, euren inguruko beharren bat asetzeko proiektu bat garatzea da.

Ikasketa-Zerbitzu metodologiaren bidez, ikasleek euren inguruko behar bat (kulturala, soziala edo ingurugiroari dagokiona) identifikatu eta bere egiten dute, behar hori konpontzeko beharrezkoa dena eginez. Horrez gain, ZURE MUNDUA ERALDATU proiektuak ikasleak Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (gaztelaniaz, Objetivos de Desarrollo Sostenibles) bat egin dezaten bultzatu nahi du, UNESCOren parte-hartze aktiboaren bitartez.

ZURE MUNDUA ERALDATUren bidez, parte hartzen duten irakasle zein ikasleek euren inguruko beharrei erantzuteko proiektuak garatzen dituzte. Garapen honen bidez, curriculumak zehaztutako helburuak zein zeharkako helburuak betetzen dira. Baina, horrez gain, Empieza por Educar-ek prestatutako zenbait material eta tailerren laguntza jasotzen da.

" target="_blank" class="qbutton default" style="">Informazio Orria

Zure Mundua Eraldatu, Zifratan
7

Edizio

250

Proiektu

4461

Ikasle

Ikasketa Zerbitzua

Ikasketa-Zerbitzua izeneko metodologian, ikasleek euren inguruko beharren bat (soziala, ingurugiroari dagokiona edo kulturala) identifikatzen dute. Behar hori Garapen Iraunkorrerako Helburuekin loturik egongo da. Identifikatu ondoren, ikasleek horri aurre egiteko modu eraginkorrena diseinatzen dute, eta horretarako beharrezkoak diren metodologia eta baliabideak zehazten dituzte. Eta hori dena… Euren kabuz! Irakaslearen laguntza izango dute ikasleek, baina eurak izango dira proiektuaren nondik norakoak aukeratuko dituztenak.

Formakuntza tailerrak

Parte hartzen dugun irakasleok bost tailer jasoko ditugu, bakoitza ordu betekoa izanik. Tailer horien helburua, gure proiektuak ahalik eta ondoen gauzatzeko materiala jasotzea izango da: Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta euren eragin soziala, autoezagutzak duen indarra eta proiektuen lidergoaren antolakuntza izango dira, besteak beste, landuko ditugun gaiak. Honek guztiak ikasleei euren proiektua diseinatu eta aurrera eramateko baliabideak eta argumentuak eskainiko dizkie. Amaitzeko, proiektua bukatzean, ebaluazio tailer bat izango dugu, egindako prozesu guztiari buruz hitz egin eta esperientziak elkarbanatzeko.

Adituekin bilerak

Proiektuaren garapenarekin ari garen bitartean, partehartzaileok gizarte-eraldaketako proiektuetan lanean ari den aditu baten bisita jasoko dugu. Batetik, gure ikasleentzat, erreferente baten presentzia oso esperientzia positiboa da, gogor lan egitearen bidez, proiektuek arrakasta izatea posiblea dela ikusten dutelako. Eta, bestalde, ikasleekin akatsaren kultura lantzen da, edozein ekimen bultzatzeak dakartzan arazo eta zailtasunak gainditzeak duen meritua azpimarratzeko.

Kongresua

Kurtsoaren amaieran, Bilbon kongresu bat egingo dugu. Kongresu horretan partehartzaile denok elkartuko gara, geure proiektuak elkarbanatzeko. Esperientzia hau oso berezia izango da, proiektuak gure eskolen esparrutik atera eta komunitatearen parte izatera helduko direlako. Era honetan, guztiok ikasiko dugu elkarrengandik. Ikasleek, gainera, euren ingurunetik kanpo dauden errealitateak ezagutuko dituzte, eta etorkizunera begira, beste proiekturen bati ekiteko sare bat osatzeko aukera aparta izan dezakete, lagun berri asko egiteaz gainera.